Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Norentzat da?

2004ko azaroaren 23ko EHA/4040/2004 Aginduaren arabera Tokiko Kontabilitateko Oinarrizko Eredura bil daitezkeen toki-erakundeentzat da.

Toki Kontabilitateko Oinarrizko Eredua 300.000 € bitarteko aurrekontua duten toki-erakundeei aplikatzen zaie, hautaz, baina, betiere, erakunde autonomiadunik, merkataritza-sozietaterik edo enpresa-erakunde publikorik ez badute haien mende.

Oinarrizko Eredua zein toki-erakundek erabil dezaketen mugatzeko, erakundeak behin betiko onartu duen azken aurrekontuaren hasierako sarrera-aurreikuspenen zenbatekoa hartuko da aurrekontuaren zenbatekotzat.

Oinarrizko Eredua aplikatzen ari diren eta 300.000 € baino gehiagoko aurrekontuak behin betiko onartu dituzten toki-erakundeen kasuan, egoera hiru ekitalditan segidan gertatzen bada soilik daude ereduz aldatzera behartuta —sinplifikatura edo arruntera, zer dagokion—. 300.000 € baino gehiagoko hirugarren aurrekontua indarrean sartu eta hurrengo urtarrilaren 1ean egin behar da nahitaez eredu-aldaketa.