Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Nola eskatu?

Tokiko erakundeek BÁSICAL zerbitzura sartzeko eskaera egin beharko dute Aurrekontuen Administrazioaren inguruko informazio-sistemetan sartzeko ohiko bidetik.

Beste informazio-sistema baterako sarbidea edukiz gero, edo BÁSICAL zerbitzura sartzeko baimena izanik beste profil batekin sartu nahi izanez gero, ondoko hiru aukera hauek daude:

  1. Aurrekontuen Administrazioko erabiltzaile berri bezala sartzeko eskaera egitea.
  2. Beste informazio-sistema batzuen erabiltzailea izanik sarbidearen eskaera egitea..
  3. Sartzeko profila aldatzeko eskaera egitea, BÁSICAL erabiltzailea izanik.

Oharra: Tokiko hainbat Erakundetara sartzeko baimena behar duten erabiltzaileek aipatu Erakunde horietako batera sartzeko baimena eskatu beharko dute, 1. edo 2. atalean adierazitako pausoak jarraituz, eta horren ostean, beste Tokiko Erakundeetarako sarbidea eskatu, 3. atalean ezartzen diren pausoak jarraituz.

1.-Aurrekontuen Administrazioko erabiltzaile berri bezala BÁSICAL zerbitzura sartzeko eskaera egitea.

BÁSICAL zerbitzura sartzeko, Aurrekontuen Administrazioren inguruko informazio-sistemetara sartzeko baimena eskatu beharko da. Horretarako, joan Aurrekontuen Administrazioaren Internet , atarira eta hautatu bulego birtualen “Sistemetara sartzeko eskaera” izeneko aukera

Erabiltzaile berria izanez gero, inprimaki hau gehitu beharko da eskaera egiterakoan (tokiko erakundeko Presidenteak izan ezik) eta, bertan, erakundearen datuak ikusteko baimendun bezala agertu beharko da, baita profila ere:

BÁSICAL aplikazioak sartzeko bi profil desberdintzen ditu:

  • Administratzailea: Edozein ekintza egin ahal izango da aplikazioan.
  • Kontsulta: baino ezingo dira egin. Ezingo da, beraz, kontabilitate-daturik erregistratu edo aldatu.

Izeneko orritik Sarbideen kontrola hautatu "Aurrekontuen Administrazioari buruzko informazio-sistemetarako sarbideen kudeaketa; deritzon esteka RADIX aplikazioa abiarazteko (sinadura elektronikoaren ziurtagiri elektroniko aintzatetsia edo kualifikatua behar da).

Aipatu “Sarbideen kontrola” izeneko orrian azaltzen da zehatz-mehatz prozedura osoa, ondoko dokumentu honen bigarren atalean, hain zuzen ere:

RADIX aplikazioaren bidez eskaera egiten hastean, sakatu “(Kanpo) Erabiltzaile alta” aukera

Gero, bete ADIX aplikazioan eskatzen den informazio guztia:

  1. Erabiltzailearen identifikazio-datuak, izen-abizenak izan ezik ziurtagiri elektronikoren bidez lortuko baitira, zure tokiko erakundearen izena (zentroa: erakundearen/unitatearen izen ofiziala: idazkaritza, alkatetza, gestoria, ...) eta arduradun hierarkikoaren datuak (tokiko erakundearen Presidentea).
  2. Gehitu informazio-sistema” botoiaren bidez, hautatu BÁSICAL aplikazioa agertzen diren horien artean..
  3. Sartzeko profilaren eremuan, adierazi zein profilarekin egin nahi den eskaera: “administratzailea” edo “kontsulta” .
  4. Markatu “Ekoizpena” aukera, ekoizpenerako sarbidea eskatu nahi dela adierazteko.
  5. Bete jarraian agertuko den “justifikazioa” dioen eremua, eskaeraren motiboak nahi eran azalduz.
  6. Ondoren, atxiki arestian aipatutako tokiko erakundearen erabiltzaileak nortzuk diren jakinarazteko inprimakia.
  7. Azkenik, sakatu “Ados” botoia eskaera amaitzeko.

Modu horretan egiten diren eskaerak baieztatu egin behar dira. Horretarako, eskatzaileari automatikoki bidaltzen zaion posta elektroniko automatiko baten bidez, baliozkotu helbide elektronikoa eta sartu berriz aplikaziora.

Eskaera egin eta 7 egun barru ez baduzu helbide elektronikoa baliozkotu, sistemak bertan behera utziko du automatikoki eskaera.

Eskaera berretsi ostean, aztertu eta baimendu egingo du, hala badagokio, fitxategiaren arduradunak, kasu honetan, Kontabilitatearen Bulego Nazionalak (ONC), eta posta elektroniko bidez jakinaraziko zaizu. A continuación se le dará acceso a la entidad solicitada, circunstancia que también se le notificará por e-mail, y a partir de ese momento podrá acceder a BÁSICAL.

BÁSICAL zerbitzua eskatzerakoan hainbat toki-erakundetarako sarbidea behar baduzu, eskaeraren “Justifikazioa” eremuan idatzi nahi dituzun erakundeen izenak, eta horrez gainera, sarbidea nahi den erakunde bakoitzerako Erabiltzaileak Jakinarazteko Inprimaki bat gehitu beharko da.

Gerora, BÁSICAL erabiltzaile batek toki-erakunde gehiagotara sartu behar izanez gero, posta elektroniko bidez egin beharko du eskaera, hemen accesoBasical@igae.hacienda.gob.es, eta sarbidea nahi den erakunde bakoitzerako Erabiltzaileak Jakinarazteko Inprimaki bat gehitu beharko da.

2.-Beste informazio-sistema batzuen erabiltzailea izanik BÁSICAL zerbitzurako sarbidearen eskaera egitea.

Gaur egun beste sistema batzuen erabiltzaile izanik, OINARRIZKO SARRERA ESKATZEKO, halaber, Aurrekontu Administrazioaren Interneteko Atarian sartu beharko duzu, bulego birtualeko "sistemetara sartzeko eskaera" aukeraren bidez.

Sarbideak kontrolatzeko orritik "aurrekontu-administrazioaren informazio-sistemetarako sarbideak kudeatzea" esteka hautatu beharko duzu RADIX aplikazioa hasteko (sinadura elektronikoaren ziurtagiri elektroniko aitortua edo kualifikatua behar da).

Prozedura osoa "sarbideen kontrola" izeneko orri horretan dago zehaztuta, zehazki, dokumentu honen laugarren atalean:

Eskaera RADIX bidez hasi ondoren, "Informazio-sistema berrietarako sarbidea (kanpokoak)" aukera hautatu beharko duzu.

Ondoren, RADIX aplikazioak eskatzen dizun informazioa bete beharko duzu (kasu horretan, ez zaizkizu identifikazio-datuak eskatuko).

Eskaera osatzeko, "Toki-erakundearen erabiltzaileak jakinarazteko formularioa" sartu beharko da, erakundearen titularrak erakundearen datuetara sartzeko baimena emanda.

Oinarrizkoa eskatzen duenean hainbat toki-erakundetara sartu behar bada, eskaeraren "justifikazioa" eremuan zein erakundetara sartu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta eskabidearekin batera erabiltzaileak jakinarazteko inprimaki bat aurkeztu beharko duzu, sarbidea eskatzen duzun erakunde bakoitzeko.

Ondoren, OINARRIZKO erabiltzaile batek toki entitate gehiagotan sartu behar badu, posta elektronikoz eskatu beharko du accesoBasical@igae.hacienda.gob.es helbidera, sarbidea eskatzen duen erakunde bakoitzeko erabiltzaileak jakinarazteko formularioa erantsita.

3.- Sartzeko profila aldatzeko eskaera egitea, BÁSICAL erabiltzailea izanik.

BÁSICAL zerbitzura sartzeko profila aldatzea eskatzeko, jo baita ere Aurrekontuen Administrazioren Internet , atariraeta bertan hautatu bulego birtualaren"Sistemetara sartzeko eskaera” izeneko aukera

Izeneko orritik Sarbideen kontrola hautatu"Aurrekontuen Administrazioari buruzko informazio-sistemetarako sarbideen kudeaketa” deritzon esteka RADIX aplikazioa abiarazteko (sinadura elektronikoaren ziurtagiri elektroniko aintzatetsia edo kualifikatua behar da)

Aipatu “Sarbideen kontrola” izeneko orrian azaltzen da zehatz-mehatz prozedura osoa, ondoko dokumentu honen zazpigarren atalean, hain zuzen ere:

RADIX aplikazioaren bidez eskaera egiten hastean, hautatu “Informazio-sistemetara sartzeko profila aldatzea (kanpo-erabiltzaileak)” menua".

Justifikazioa: Adierazi zein tokiko erakundetarako sarbidea nahi duzun:

  • Profila: Administratzailea edo kontsulta..

Eskaera amaitzeko, atxiki “Tokiko erakundearen erabiltzaileak nortzuk diren jakinarazteko inprimakia”; bertan erakundearen titularrak aipatu aldaketa egiteko emandako baimena agertu beharko da..

BÁSICAL zerbitzura sartzeko baimena lortu ostean, aplikazioa abiarazteko sartu Aurrekontu Administrazioen Internet Atarira, bulego birtualaren Informazio Sistemen Sarbidea aukeratik :