Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Azken bertsioaren berrikuntzak

BÁSICAL: Software oficial y gratuito de Contabilidad Local

BÁSICAL nobedadeen laburpena 15.0 (Otsaila - 2022)

2017ko ekainaren 20tik, Kontu Hartzailetza Orokorrak BÁSICAL zerbitzua eskaintzen du, oinarrizko modeloko tokiko erakundeen kontabilitaterako. Honako esteka honetan aurkezpena deskarga dezakezu.

Orain, 2019ko urrian argitaratutako azken bertsioan, hainbat funtzionaltasun eta eguneratze gehitu dira. Horien artean honako hauek ditugu:

Funtzionalitate berriak

Autonomia Erkidegoetako eta Tokiko Koordinazioko Idazkaritza Nagusiarentzako hiru hilez behingo gauzatze-txostena:

  • Hiru hilez behingo gauzatze-txostena XML-TRIMLOC formatu berriaren arabera egitea, nahitaezkoa baita 2023ko eta hemendik aurrerako ekitaldietarako.

FACErekiko konexioa hobetzea

  • Aukera anitzeko hautatzailea gehitu da, faktura bat baino gehiago aldi berean deskargatu ahal izateko.

Berritasun teknikoak:

  • Framework .NET 4.8-ra eguneratzea: errendimendua hobetu da.

Autonomiako eta Tokiko Koordinaziorako Zuzendaritza Nagusirako aurrekontuaren txostena:

  • Hasierako aurrekontuaren txostena sortu XML-PENLOC formatu berriaren arabera; derrigorrezkoa da 2022. ekitaldirako eta hurrengoetarako.

Aurrekontuz kanpoko kontzeptuak (zordunak eta hartzekodunak) data-tartearen arabera kontsultatu:

  • Beste bi iragazki gehitu dira (hasiera-data eta amaiera-data).
  • Besterik adierazi ezean, ekitaldiko urtarrilaren 1etik kontabilitateko azken datara arte, eta biak alda daitezke.

Hobekuntzak Artxibo digitalean:

  • Artxibo osorako sarbide zuzena (ekitaldi guztiak) hautaketa-barratik.
  • Artxiboen sailkapena, eragiketei, fakturei edo biei lotuta edo lotu gabe.
  • Lotura zuzena lotutako eragiketa edo faktura ikusteko.

Nobedade teknikoak:

  • Datu-zerbitzaria SQL Server 2019ra eguneratzea.

Aurreko bertsioetan gehitutako funtzionaltasun nabarmenak:

Aurrekontu arruntaren txostenak:

  • Ohizko gastu-aurrekontuaren txosten berriak, aplikazioko eta bitartekoen xehetasunekin (konpromisoak, obligazioak, eta ordainketak).
  • Ohizko sartze-aurrekontuaren txosten berriak, aplikazioko eta bitartekoen xehetasunekin (aitortutako eskubideak, eta kobrantzak).

Faktura-modulua.

  • Faktura elektronikoa erregistratu eta osatu ondoren, obligazioa aitortzeko operazioan zehar, botoi berriak gehitu dira fakturaren xehetasun-lerro batzuk (edo guztiak) aukeratzeko, aurrekontu-aplikazioaren eta zergen (kengarriak edo ez) esleipena egiteko aukeratutako xehetasun-lerro guztietan zuzenean.
  • Paperezko fakturen erregistroan, fakturaren dokumentu digitalizatuta aldi berean artxibatzeko aukera ematen da. Horrela, dagokion fakturarekin lotuta geratuko da eta, geroago, obligazioaren erregistro-operazioarekin zuzenean lotuko da.

Altxortegia.

  • Ordinal bat desaktibatzeko aukera: Aldaketa berri bat sartu da, bajaren data; horretatik aurrera, ordinala desaktibatuko da, eta ezin izango da aukeratu eragiketa berriak atzematen diren bitartean.
  • Banku-bateratzean zehar banku-ordinalen IBAN kodea editatzeko aukera. Kodea derrigorrezkoa da kontu orokorra Kontu Auzitegira edo kanpoko kontrol-organoetara bidali ahal izateko.

Segurtasun-kopiak.

  • Administrazioa>Segurtasun-kopia menua desagertuko da eta, bere ordez, BÁSICAL zerbitzuak zuzenean burutuko ditu eginkizunak. Eguneroko kopia bat egingo da azken hilabetean zehar (30 egun), eta hilabeteko kopia bat azken urtean zehar (12 hilabete).
  • Tokiko erakundeak nahi duenean, egindako kopiaren bat itzultzea eskatu ahal izango du, mezu elektronikoa laguntza-postontzira bidaliz.

Ixte-irekitze prozesuak eta aurrekontuak onartu

  • Ixte-irekitzea atzera bota: Ixte-irekitzea atzera botatzeko aukera ematen du, ekitaldi berrira aldatutako datuak ezabatuz.
  • Aurrekontuaren irekitzea atzera bota: Aurrekontuaren irekitzea atzera botatzeko aukera ematen du. Horrela, egiteko bidean egongo da, eta ixte-irekitzea baino lehen aldaketak egin ahal izango dira.

XBRL aurrekontu-txostenak.

  • Erkidegoko eta Tokiko Finantzaketarako Idazkaritza Nagusira (SGFAL) bidaliko diren fitxategiak duela gutxi argitaratu diren taxonomia berrien arabera sortzeko aukera:
    • XBRL-LENLOC 6 2016ko ekitaldiaren kitapenerako.
    • XBRL-LENLOC 2017 2017ko hiru hilez behingoko txostenetarako.

Aplikazioan sartu.

  • Segurtasuna hobetzeko, erabiltzailearen identifikazioa, orain arte erabiltzaile eta pasahitzaren bidez egiten zena, aitortutako edo gaitutako sinadura elektronikoko ziurtagiri elektronikoaren bitartez egingo da.
  • Tokiko erakunde bakoitzak bere datu-espazioa izango du. Horretara bakarrik sartu ahal izango dira erakundean izena eman duten erabiltzaileak.

Faktura elektronikoen erregistroa Estatuko Administrazio Orokorraren fakturak jasotzeko puntu orokorretik, FACE.

Abenduaren 27ko 25/2013 Legeak, Sektore Publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontularitzako erregistroa sortzen duenak, Administrazio Publikoari ondasunak edo zerbitzuak eman dizkioten hornitzaileek faktura elektronikoa egiteko eta bidaltzeko aukera ematen du.

Administrazio Publiko guztiek, estatukoek, autonomikoek zein tokikoek, 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera faktura elektronikoak jasotzeko puntu orokorra izan beharko dute; bertan faktura elektroniko guztiak jasoko dira.

Autonomia-erkidegoek zein Tokiko Erakundeek Estatuko Administrazio Orokorrak duen faktura elektronikoak jasotzeko puntu orokorra, FACE, erabil dezakete.

FACE plataforma erabili nahi badute, Administrazio Publikoen Estatu-idazkaritzaren 2014eko ekainaren 25eko Ebazpenean aurreikusten diren baldintzak onartzeko konpromisoa hartu behar dute. Ebazpen horretan, FACE (Faktura elektronikoak jasotzeko puntu orokorra) plataformaren erabilera-baldintzak zehazten dira.

FACE plataforma erabili nahi duten Tokiko Erakundeetarako, BÁSICAL-en plataforma horrekin konektatzeko konexio-modulua gehitu da. Honako honetarako aukera ematen du:

  • FACE-en eskuragai dauden fakturak deskargatu eta erregistratu.
  • Jaitsitako fakturak onartu edo errefusatu.
  • BÁSICAL-en kontabilizatu diren fakturen egoera eguneratu.
  • Hornitzailearen deuseztapen-eskaerak onartu edo errefusatu FACE-en.

FACE plataformari buruzko informazio guztia hemen daukazu: https://face.gob.es Webgune horretan, gainera, FACE-ren kide izateko eskaera egiteko gidaliburuan sartzeko esteka daukazu: http://administracionelectronica.gob.es/PAe/pasosaltaentidadeslocalesenface

Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Orokorraren 2015eko azaroaren 13ko ebazpena, tokiko erakundeen kontu orokorraren formatu normalizatua gomendatzen duena euskarri informatikoan, kontuak emateko.

2015eko eta hurrengo urtetako ekitaldietarako kontu orokorraren XML sorkuntza-prozesua aldatuko da, ebazpenean ezarri diren baldintza berrietara moldatzeko. Baldintza horiek kanpoko kontrol-erakundeek ere barne hartu dituzte:

  • XML fitxategia tokiko kontabilitaterako oinarrizko modeloari dagokion XSD eskema berrira moldatuko da.
  • Laburpen-fitxategia (hash) aldez aurretik sortutako XML fitxategiari SHA256 algoritmo publikoa aplikatuz sortuko da.

Aurrekontua ahalik eta gehien banakatuko da 2014. urteko ekitalditik aurrera.

Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bateginaren 167. artikulua aldatzeagatik aurrekontu-egitura sinplifikatuta kentzearen ondorioz, birgaitzeari eta hiri-berroneratzeari eta -berrikuntzari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legearen hamargarren azken xedapenari jarraituz, tokiko erakundeen aurrekontuen egitura onartzen duen abenduaren 3ko EHA/3565/2008 Aginduan aurreikusten diren aurrekontu-gastu eta diru-sartze sailkapenak ahalik eta gehien banakatu behar dira, 2014. urteko eta hurrengo urtetako aurrekontuetarako.

Horren ondorioz, egiaztapen berriak gehituko dira aplikazioan:

  • 2014. urteko eta hurrengo urtetako aurrekontuak egitean, ahalik eta gehien banakatutako aurrekontu-sailkapenak erabiltzea eskatuko da.
  • BÁSICAL bertsio berri hau instalatu baino lehen aurrekonturen bat egin baduzu, berrikusi beharko duzu araudia betetzen duela ziurtatzeko.
  • Aurrekontuetan aldaketak egiten uzten duten aurrekontu-eragiketen atzematea aldatuko da, araudi berria betetzen dutela ziurtatzeko.
  • 2014. urterako aurrekonturik ez duten erakundeek eta, beraz, 2013koa luzatu behar dutenek, ixte-irekitze prozesuan zehar txantiloi berria eskuratuko dute, eta bertan egungo aurrekontua banakatu ahal izango dute.

Eragiketa-txantiloiak:

Lehen grabatu diren eragiketen datuen antzekoak diren eragiketen grabaketa errazteko, eragiketak txantiloi markatzeko aukera garatu da. Geroago aukeratu ahal izango dituzu, eta eragiketa berriak grabatzeko oinarri erabili.

Diru-sartzeen/kobrantzen kudeaketa:

Diru-sartzeen/kobrantzen kudeaketa menuko puntu bakar batetik egin daiteke. Honako honetarako aukera ematen du:

  • Erregistratutako diru-sartzeen/kobrantzen parametroak kontsultatu (egoeraren, bitartekoaren, erregistro-dataren, kitapen-gakoaren, edo aurrekontu-aplikazioaren arabera, besteak beste).
  • Bereizitako eragiketak egin (kobrantzak, behin betiko kobrantza-aplikazioak, eskubideen baja, preskripzioak, edo deuseztapenak) diru-sartzeak/kobrantzak aldez aurretik aukeratuz kontsulta-pantaila berri honen bitartez.
  • Kontsultatutako diru-sartzeen/kobrantzen zerrendak eskuratu pdf/excel formatuan, zenbatekoak diru-sartzearen/kobrantzaren azalpenaren arabera eta kontabilitate-egoztearen arabera banakatuta.